Badatoz berriro Santelmoetako ekintzak
Iristear da Santelmoetako bigarren asteburua. Pasa den astean izatekoa zen Gorriti eta bere animalien ekitaldira izango da besteak beste larunbatean. Igandean, taloak jateko aukera ere izango da Erribera kalean Aizarnako talogileei esker. Udaltzaingotik, bi ohar: igandean estropadak direla eta ezingo da Arranpla aldean aparkatu, eta jarritako sainaleak errespetatzeko eskatzen zaie herritarrei. Igande goizean, Itzurunen zaldi lasterketa izango da, eta zaldi, lasterkari eta ikusleen segurtasuna bermatzeko jartzen diren seinale eta zintak errespetatzeko ere eskatzen zaie bertara joango direnei.
OSTIRALA 2
17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Rana eta Pote Txapelketak (elkarteko kideentzat).
Ordu berean Torreberrin, bertsotan jai herriko bertsolariak.
22:30 Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin
LARUNBATA 3
11:30 Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.
Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XIII. Lehiaketa.
Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa.
12:00 herriko kaleetan Beheko Plaza eta Sestaoko Orfeoia abesbatzen saioa.
12:30 Amaia plazan hasita Incansables txarangaren saioa.
14:30 Txosna eremuan, bazkaria eta kantu saioa.
17:00etan Beheko Plazan Gorriti eta bere animaliak
18:00 Kofradian, haurrentzat Tor Magoaren magia ikuskizuna
18:30 Plazan hasita Incansables txarangaren saioa.
19:30 Kaleetan zehar Pit eta Paten musika eta antzerkia.
22:00 Txosna eremuan, kontzertua: Boots boys, Drop, Bellator
22:30 Kofradian BIDE BATEZ taldearekin dantzaldia.
IGANDEA 4
12:00 Itzurun hondartzan, zaldi lasterketa.
Ordu berean Iraunkorrak txaranga.
Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE elkartearen eskutik, Olagarru-zopa dastatzeko aukera.
17:00 Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Txipli -txapla.
18:00 Trainerillen estropadak, XXXI. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako II. estropada.
Eta Iraunkorrak txarangaren saioa.
18:00etatik aurrera, Aizarnako talogileak Erribera kalean.
19:00 Kofradian, erromeria Basajaun taldearekin.
22:30 Basajaun taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.



