Badatoz Santelmoak!
Zumaiako Udalak osatu du aurtengo Santelmoetarako egitaraua, eta datorren astean banatuko dira eskuorriak etxe guztietara.
Apirilaren 29tik maiatzaren 8a bitartean ospatuko dira aurtengo Santelmoak Zumaian. Festa horietarako egitaraua osatu berri du Zumaiako Udalak, eta datorren astean banatuko ditu eskuorriak herriko etxe guztietara.
Eskuorria jaisteko klikatu hemen.
Egitaraua:
Ostirala 29
22:30ean Aita Mari aretoan, Santelmotako bertso jaialdia. Bertsolariak: Sustrai Colina, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Xebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia. Gai-jartzaile: Jon Maia.
23:00etan Txosna eremuan Hiphop emanaldia: Goienetxe anaiak
Larunbata 30
9:00etan Itzurun hondartzan Plaiero Txapelketaren barne: Kopa eta Ligako Finalak
10:00etatik 13:00etara Herri mailako Arrantza Lehiaketa, Talaipetik Parolmuturrera bitartean. (Heriotzarik gabeko proba)
10:30ean Getariako pelotalekuan, Xixterazko Eskola Arteko txapelketa.
11:00etan Udal Txistulari Bandaren kalejira
12:00etan San Telmo ermita bertan, Txupinazoa jaiei hasiera emateko.
Jarraian Musika Eskolako Trikitilariek lagunduta, Jaitsiera.
Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, Hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta Trikitilarien saioak.
12:30ean kalejira herrian zehar Iraunkorrak txaranga lagunduta.
13:00etan Ondartxo plazan, Musika Eskolako dantzako haurren eskutik, Euskal Dantza ikuskizuna.
14:30ean Txosna eremuan, Herri Bazkaria. Ondoren jolasak.
17:30ean Haurren Danborrada
18:30ean Beheko plazan hasita Iraunkorrak txarangaren saioa
22:00etan Txosna eremuan, Kontzertua: Itziarren Semeak eta Egurra ta kitto; Erromeria Izargi taldearekin.
22:30ean Kofradian dantzaldia Drindots taldearekin.
Igandea 1
11:00etan Arbustain Motorzale elkarteak antolatuta, Udalak eta Kutxak babestuta, Hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.
11:00etatik 14:00etara Gaztetxolako lokaletan, Santelmotako XIII. Scalextric txapelketa
11:30ean TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar.
12:30ean Eusebio Gurrutxaga Plazan, URREZKO AIZKOLARIEN 2011. EUSKO LABEL TXAPELKETA
17:00etan Buruhandi eta Erraldoien kalejira- Irteera: Udaletxean.
17:00etatik 19:00etara Scalextric saio gehiago.
18:00etan Haurrentzat, Kofradian, Magia Ikuskizuna SUN MAGOA
18:30ean TRIKITXAS bikotearen doinuak kaleetan zehar.
19:30ean kofradian Egan taldearen saioa gaztetxoentzat
22:30ean Danborrada Berezia
Gauerdian Kofradian Bandera Igotzea Josu Irigoien Etxabe arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.
Ordu berean Txosna eremuan, kontzertua: Izu nauk eta Rapa Nui.
Danborradaren jarraian berbena EGAN taldearekin
Astelehena 2, San Telmo Eguna
10:15ean Ohiturazko Prozesioa San Telmo ermitara
10:30ean Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
Ondoren, agintari eta gonbidatuei hamaiketako bat eskainiko zaie Kofradian
12:00etan Incansables txarangaren kalejirak.
17:00etan Haur festa Eusebio Gurrutxaga plazan Gorritiren saioa.
18:00etan Incalsables txarangaren ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar.
18:30ean Kofradian, Sardinajana
19:00etan Kofradiako plazatxoan, Lotxo erromeria taldearekin.
22:30etan Lotxo taldearekin erromeria.
Ostirala 6
20:00etan Torreberrin, "Bertso Jai" herriko bertsolarientzat saioa.
22:30ean txosna eremuan, Doubling boys, CC627 eta Estricalla
Larunbata 7
11:00etatik-17:00etara Zumaiako bela estropadak. Gipuzkoako txapelketa: Gurutze-Ontzi maila eta maila Irekia
11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen esku.
11:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, X. Olarro-zopa Lehiaketa eta Rana eta Poto Txapelketak
Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien saioa.
12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta ABESBATZA taldeen saioa.
14:30ean Txosna eremuan, Bazkaria eta kantu saioa.
18:30ean SUGARRI txarangaren ZONBIN BLAI ikuskizuna kaleetan zehar..
22:00etan txosna eremuan, Kontzertua : Banda Batxoki, Surfin kaos eta Bilbomatiks
22:00etatik 01:00etara Kofradian, XAIBOR Djarekin, disko jaia
Igandea 8
11:00etatik - 15:00etara. Zumaiako bela estropadak. Gipuzkoako txapelketa: Gurutze-Ontzi maila eta maila Irekia
11:30ean trikitilarien saioa.
Eguerdian Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE kultur elkartearen esku, OLARRO ZOPA.
12:30ean Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA
18:00etan Aita Mari aretoan, Haurrentzat antzerkia "HIPO ETA TOMAX: Beldurraren etxea"
18:30ean Trainerilen estropada, XXVIII. San Telmo Saria.
Ordu berean TALO-JANA, Txinparta elkartearen eskutik
19:00etan Kofradian, erromeria BASAJAUN taldearekin.
19:30ean kaleetan zehar PIXIE&DIXIE dixiland taldearen saioa
22:30ean BASAJAUN taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.



