Badatoz santelmoak!
Ostiralean hasiko dira santelmoak eta hilaren 22a arte ekitaldiz betetako egitaraua prestatu du Udalak.
OSTIRALA 13
18:30ean Maria eta Josen, San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzen esku, santelmotako kontzertua.
22:30ean Aita Mari aretoan, bertso jaialdia.
Bertsolariak: UXUE ALBERDI, AMETS ARZALLUS, UNAI ITURRIAGA, SEBASTIAN LIZASO, AITOR SARRIEGI eta JULIO SOTO.
Gai-jartzailea: JON MAIA.
23:00etan Txosna eremuan DJ festa.
LARUNBATA 14
10:00etatik 13:00etara Herri mailako arrantza lehiaketa, Talaipetik Parolmuturrera bitartean. (Heriotzarik gabeko proba).
11:00etan Udal Txistulari Bandaren kalejira.
12:00etan San Telmo ermita inguruan, Txupinazoa jaiei hasiera emateko.
Jarraian Musika Eskolako trikitilariek lagunduta, Jaitsiera.
Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, Hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta trikitilarien saioak.
12:00etan ORIA txarangaren kalejira.
12:30ean Kalejira herrian zehar DARDARAkolektiboaren batukada.
13:00etan Ondartxo plazan, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna.
14:30ean Txosna eremuan, Herri Bazkaria. Ondoren jolasak.
18:00etan Kofradian, haur festa: ERROMERIA
18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan hasita ORIA txarangaren saioa
22:00etan Txosna eremuan, kontzertua: The Fridays Crew, Kaleko Urdangak eta NPJ.
22:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, dantzaldia BIDE BATEZ taldearekin.
IGANDEA 15
11:00etan Arbustain Motor elkarteak antolatuta, Udalak eta Kutxak babestuta, Hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.
11:00etatik 14:00etara Oxford aretoan, Alondegian, Santelmotako XIV. Scalextric txapelketa.
12:00etan Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda
Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE elkartearen eskutik, Olagarro-zopa dastatzeko aukera.
Eta IRAUNKORRAK txarangarekin kalejira kalez kale.
17:00etan Buruhandi eta Erraldoien kalejira, udaletxetik irtenda.
17:00etatik 19:00etara Scalextric saio gehiago.
18:00etan Haurrentzat, Eusebio Gurrutxaga plazan, KULKIrekin, ANTZARRAREN JOLASA.
18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan hasita IRAUNKORRAK txarangaren saioa.
22:30ean Danborrada Berezia.
Ordu berean Txosna eremuan: AI ENEren erromeria, eta jarraian Karaokea.
23:00etan hasita Eusebio Gurrutxaga plazan, berbena KUPELA taldearekin.
Gauerdian Kofradian Bandera Igotzea BIXENTE EGAÑA ANTIA arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.
Danborra amaitutakoan berbena KUPELA taldearekin Eusebio Gurrutxaga plazan.
ASTELEHENA 16, SAN TELMO EGUNA
10:15ean Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.
10:30ean Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
Ondoren, agintari eta gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.
12:00etan INCANSABLES txarangaren kalejirak.
17:00etan Haur festa Eusebio Gurrutxaga plazan GORRITIren saioa.
18:00etan INCANSABLES txarangaren ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar.
18:30ean Eusebio Gurrutxaga Plazan, URREZKO AIZKOLARIEN 2012KO EUSKO LABEL TXAPELKETA.
19:00etan Dantzaldia Kofradiako plazan, OBANEUKE erromeria taldearekin.
19:30ean Kofradian, Sardinajana.
22:30etan OBANEUKE taldearen bigarren emanaldia Kofradian.
OSTIRALA 20
20:00etan Torreberrin, BERTSOTAN JAI herriko bertsolarien saioa.
22:30ean Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.
LARUNBATA 21
11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.
11:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XI. lehiaketa eta Rana eta Pote Txapelketak.
Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien saioa.
12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta ZORNOTZAko KORALA abesbatzen saioa.
14:30ean Txosna eremuan, Bazkaria eta kantu saioa.
18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, Gaztetxoentzat diskoteka.
18:30ean Kaleetan zehar ZUMAI txarangaren saioa.
22:00etan Txosna eremuan, kontzertua : Zesatek, Lauroba eta Egurra eta Kitto.
22:30etik 02:00etara Kofradian, DJon-ekin disko jaia.
IGANDEA 22
11:30ean OSTOLAZA eta TXAPARTEGI Trikitilarien saioa.
Eguerdian Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE kultur elkartearen eskutik, OLAGARRO ZOPA.
12:00etan Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA.
18:00etan Aita Mari aretoan, Haurrentzat antzerkia “POXPOLO ETA KONPAINIA”.
18:30ean Trainerillen estropada, XXIX. San Telmo saria.
Eta OSTOLAZA eta TXAPARTEGI Trikitilarien saioa.
Ordu berean TALO-JANA, Txinparta taldearen eskutik.
19:00etan Kofradian, erromeria OROTS taldearekin.
22:30ean OROTS taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.



