'Baginaren bakarrizketak' antzezlanarekin hasiko dira Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekimenak
22:00etatik aurrera Aita Mari aretoan izango da. Martxoaren 8aren harira hurrengo astean ere hainbat ekintza izango dira.
Datorren astertean, Martxoak 8, ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna. Egun horren harira, Zumaiako Udalaren Berdintasun sailak hainbat ekimen antolatu ditu. Ekintza horiei gaur emango zaie hasiera. Izan ere, gaur 22:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan Baginaren bakarrizketak antzezlana ikusteko aukera izango da.
Datorren astean ere hainbat ekintza egingo dira; besteak beste, astelehenetik ostegunera bitartean autodefentsa eta autoestima tailerra egingo da Hogarrean. Martxoaren 8an, berriz, Nagore dokumentala botako da, 18:30etatik aurrera Aita Mari aretoan. Ondoren, kontzentrazioa egingo da Magnoliopean.
Egitarau osoa
Martxoak 4: Baginaren bakarrizketak. 22:00etan Aita Mari aretoan.
Martxoak 8: Nagore dokumentala. 18:30tan Aita Marin. Ondoren, kontzentrazioa Magnoliopean.
Martxoak 9: Zaindu maite duzun hori: zaintzak/zaintzan hitzaldi-tailerra 18:30ean Forondan, Edurne Mendizabal sexologoa izango da saio honen gidaria.
Martxoak 10: Haurrentzat ipuin kontalaria, 17:30tan Forondako haur liburutegian.
Martxoaren 7tik 10era: 9:00tatik 12:00tara, autodefentsa eta autoestima tailerra emakumeentzat Hogarrean.
Martxoak 11: 22:00tan, Miren Fernandez abeslariaren kontzertua, Aita Mari aretoan.
Martxoak 13: Denok Donostiara Lilatoian saltaka egitera. Goizeko 11:00etan, Donostiako Bulebarrean.
Afrika zabaldu zikloa (Malen Etxea)
Martxoak 17: Zine Foruma Torreberri Gaztetxean (20:00etan): Francaise (gaztelaniazko azpitituluekin).
Martxoak 25: Zine Foruma Gaztegunean (17:00etan): Mieux vaut vivre que mourir (gaztelaniazko azpitituluekin). Senegalgo gazte batek aurkeztuko du filma, eta bukatu ondoren, solasaldia egingo da. Martxoak 25: Zine Foruma Torreberri Gaztetxean (20:00etan): J'ai tant aimé dokumentala (gaztelaniazko azpitituluekin).



