Bainua sorosleen begiradapean, eta bandera berdearekin

2011/06/15

Gaur hasi da hondartzen denboraldia. Nahiz eta eguzkiak ez berotu, goizean jende pixka bat bazen hondartzan.

 

Gaurtik irailaren erdira bitartean hondartza denboraldia irekita izango da. Gaur goizean goiz eguzkia azaldu bada ere, laster ezkutatu da. Hala ere, jendea joan da hondartzetara, eta uretara sartu direnak ere izan dira. Bainua hartu duten horiek, sorosleen begiradapean eta bandera berdearekin sartu dira uretara.