Bake epaile kargua betetzeko eskaerak aurkezteko azken astea
Interesdunek udaletxean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak martxoaren 13a arte.
Horretarako ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:
- Espainiar nazionalitatea izatea
- Adinez nagusia izatea
- Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko
Halaber, eskaerak puntuatzeko garaian, aintzat hartuko dira:
- Zumaian bizitzea
- Euskara maila: EGA izatea
- Informatikako ezagupenak edukitzea
- Antzeko lanetan esperientzia
- Memoriaren aurkezpena: kargu honen eginkizunak nola beteko dituen azalduz
- Kargurako baliabideak izatea



