Bake epaile kargua betetzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik

2023/02/13

Interesdunek udaletxean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak martxoaren 6ra arte.

Kontuan izanik, bake epaile kargua betetzeko izendatu zen epailearen legealdia jadanik iragan dela, hautagaiak aurkezteko epea zabaldu da. Eskaerak udaletxean aurkeztu daitezke, martxoaren 6ra arte. 

Kargua betetzeko ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • Espainiar nazionalitatea izatea
  • Adinez nagusia izatea
  • Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko

Halaber, eskaerak puntuatzeko garaian, aintzat hartuko dira:

  • Zumaian bizitzea
  • Euskara maila: EGA izatea
  • Informatikako ezagupenak edukitzea
  • Antzeko lanetan esperientzia
  • Memoriaren aurkezpena: kargu honen eginkizunak nola beteko dituen azalduz
  • Kargurako baliabideak izatea

> Udal bandoa