Bake epaile posturako eskaerak aurkez daitezke udaletxean
Bihartik (urtarrilak 14) urtarrilaren 30a arte aurkez daitezke eskaerak udaletxean.
Bake epaile posturako eskaerak aurkezteko epea zabalik izango da bihartik (urtarrilak 14) urtarrilaren 30a bitartean. Eskaerak eta dokumentazioa udaletxean aurkeztu beharko dira, eta honako baldintzak bete beharko dira:
- Espainiar nazionalitatea izatea
- Adinez nagusia izatea,
- Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko.
Era berean puntuazioa egiterakoan honako hauek aintzat hartuko dira:
- Zumaiarra izatea (Zumaian bizitzea)
- EUSKARA, EGA izatea
- INFORMATIKAKO ezagupenak edukitzea,
- Antzeko lanetan ESPERIENTZIA izatea
- MEMORIA: kargu honen eginkizunak nola beteko dituen azalduz
- Kargurako BALIABIDEAK izatea,



