Bake epailearen kargua betetzeko deialdia

2009/06/05

Interesatuek ekainaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera udaletxean.

 

Kontuan izanik Bake epaile kargua betetzeko izendatu zen Epailearen legealdia jadanik iragan dela, 2009ko ekainak 22rarteko epe bat zabaltzen da, interesatuek udaletxean eskaerak aurkez ditzaten. Atzo, osteguna, argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia.

Izangaiek honako beharrak bete behar dituzte: espainiar nazionalitatea izate, adinez nagusia izatea eta ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko.