Bale sariak eta antzerkirako gonbidapen bikoitzak, aste honetan Merkatari Elkarteko txartelarekin

2010/10/26

Larunbatean, urriaren 30ean, amaituko da promozioa.

 

Kulturako teknikariarekin elkarlanean, Zumaiako Merkatari Elkarteak, eskaintza berezia egingo du aste honetan elkarteko kide diren saltokietan. Alde batetik, 50, 20, 10 eta 5 euroko erosketa baleak zozkatuko dituzte; eta bestetik, 2010-2011 denboraldirako haurren antzerkirako gonbidapen bikoitzak oparituko dituzte.

Saria datafonotik aterako da, eta beraz, beharrezkoa izango da datafonoko ticketarekin ordaintzea elkarteko dendetan, eta erosketa berriaren prezioa sariaren kantitate berdina edo handiagoa izan beharko da. Promozioa larunbatean, urriaren 30ean bukatuko da.