Baleike eta Hitzarekin lau urterako hitzarmena sinatu du Udalak
Herri ekimenetik sortutako komunikabideekin duen konpromisoa berretsi du gaur Zumaiako Udalak. Hala, Baleike herri aldizkariarekin eta Urola Kostako Hitza egunkariarekin legegintzaldia bukatu arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu du, gaur. Zumaiako Udalak euskarazko komunikabideen aldeko apustua egiten du, euskararen normalizazioa bidean tresna garrantzitsutzat jotzen baititu. Besteak beste, Zumaiarron komunikazio, transmisio eta eguneroko hizkuntza euskara izatea ahalbidetzen dute komunikabide horiek, eta Zumaiako Udalak hori horrela izaten jarraitzea nahi du. Une errazetan lagundu ditu komunikabide horiek, eta une zailetan ere, ahal den neurrian laguntzen jarraituko du.



