Baleike herri aldizkaria zoriondu du Udalak
Ricardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia jaso berri du kultur elkarteak.
Ricardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia jaso berri du Baleike Zumaiako herri aldizkariak eta Udalak zoriondu egin du elkartea bere lanarengatik. Iñaki Agirrezabalaga alkatearen hitzetan, “prestigio handiko sari honek agerian jartzen du Bailekek herrian egiten duen lana eta Udalak ere pozez hartu du berria. Bagenekin profesionaltasunez egin izan dutela lana, eta horren adierazle Udalak Baleikerekin eginda daukan hitzarmena, baina sari honek are ageriago jartzen du profesionaltasun hori”.
2009ko maiatzetik 2010eko maiatzera Euskal Herriko telebista, irrati eta paperezko komunikabideetan argitaratutako lanak hartu ditu epaimahaiak kontuan saria erabakitzeko.



