Banatu dira Urola Kostan Ekin! lehiaketako sariak

2014/06/02

Urola Kostako Udal Elkartearen helburu nagusia eskualdeko bost udalerrietan garapen sozio-ekonomikoa sustatzea da. Enpresa sortzen duten pertsonak, pertsona ekintzaileak dira, hots, aktibo, dinamiko eta borrokalariak. Ekintzailetasuna bizitzarekiko jarrera baikor eta positiboa den heinean, garrantzitsua da gure eskualdeak jarrera ekintzaile eta dinamikoa faktore kultural gisa barneratzea.

Horregatik azken urte hauetan Urola Kostako Udal Elkarteak bere egin du helburu hori eta ekintza desberdinak antolatu ditu ekintzailetasuna eta autoenpleguaren kultura bultzatu asmoz. Bi ardatz nagusitan egin dugu lan: batetik, gaztetandik bultzatu nahi da ekintzailetasuna, ikastetxeekin elkarlanean (hitzaldiak, jolasak, ideien lehiaketan atal berezia eskaintzea...) eta, bestetik, gizartean ezaugarri baikor eta laneratzeko aukera baliagarri gisa azaldu nahi dugu autoenplegua (hitzaldiak, ikastaroak, enpresa-ideien lehiaketak...).

Udal Elkarteak enpresa-ideien lehiaketa 2007an antolatu zuen lehenengoz eta aurtengoa seigarrena da.

 

Babesleak eta laguntzaileak

Udal Elkarteak hainbat erakunderen laguntza jaso du lehiaketa hau antolatu eta bideratzeko, hala nola: Europako Gizarte Funtsarena (Valora programaren bidez).

Dena dela, bereziki babesle bat aipatu nahi dugu: Nafarroako Rural Kutxa aipatu nahi dut, izan ere, gure lehiaketarekin bat egin eta enpresa-egitasmoen ataleko hirugarren saria jarri du aurten ere (hirugarren urtez jarraian). Gurekin dira gaur Daniel Montoya jauna, Nafarroako Rural Kutxako ekintzaileen lerroko arduraduna, eta Eneko Iturrioz, Zarauzko bulegoko zuzendaria.

 

Helburua

- Urola Kostako eskualdeko enpresetan berrikuntza eta sormena bultzatzea eta eskualdeko herritar nahiz enpresen enpresa ekimenei laguntza ematea.

-  Eskualdeko enpresari eta enpresa berrien ahalegina baloratzea, enplegua sortzeko oinarrietako bat direlako.

-  Gizartean ekintzailetasuna sustatzea eta hezkuntzan gazte-gaztetatik ekintzailetasuna lantzea saritzea.

-  Enpresa ideia onenak saritzea.

 

Kontuan hartu diren irizpideak 

Honako irizpideak hartu ditu aintzat Balorazio Mahaiak egitasmoak balortzeko: egitasmoa berritzailea izatea; egitasmoa landua eta sendoa izatea; bideragarria izatea, eta, abian jarri den edo jarri nahi den enpresa egitasmoa Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten bost udalerrietako batean kokatzea.

Aurtengoan lehiaketak lau atal izan ditu: ohorezko aipamena, ikastetxeetako ikasleen atala, enpresa egitasmoen atala (eratutako enpresak edo eratzear daudenak) eta, laugarren atala (atal berria) barne ekintzailetasuna edo eskualdeko enpresen egitasmo berriak.

 

Sariak banatzeko ekitaldia joan den ostiraleak, maiatzak 30ean egin zen Udal Elkartearen egoitzan.  

 

2014KO LEHIAKETA

2014ko edizioak arrakasta polita izan du, izan ere, 34 egitasmo aurkeztu dira (2013an ere kopuru berbera):

- Eskualdeko ikastetxeetako enpresa ideieak: 19 egitasmo, 3 ikastetxe (Oteitza Lizeo Politeknikoa, Zumaiako Institutua eta Monte Albertia).

- Enpresa-egitasmoak (enpresa eratu berriak nahiz eratzear daudenak): 9 egitasmo

- Enpresak: egitasmo berriak edo barnekintzailetasuna: 5 egitasmo.

 

OHOREZKO AIPAMENAREN SARIA

Laugarren urtea da lehiaketa honetan ohorezko aipamenaren saria ematen dugula. Sari horren helburua da eskualdearen garapen sozioekonomikoari lagundu dioten eta eskualdea sustatu duten pertsona, erakunde edo enpresen lana eta ibilbidea aitortzea. Ohorezko aipamenaren saria jaso dute, besteak beste Karlos Argiñano sukaldariak, Miguel Odriozola Lagun Artea enpresako sortzaileak eta Oteitza Lizeo Politeknikoak. Guztiak dira ekimenaren eta egoki egindako lanaren adibide.

 

Aurten laugarren aldiz emango dugu saria. Egia esateko, epaimahaiak garbi samar izan du hasieratik bertatik sari hori nori eman. Aurtengo ohorezko sariduna ez da pertsona bat, pertsona askoren lan eta nekearen emaitza den erakunde eta proiektua baizik: Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura. Gurekin dira Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren ordezkari diren Jose Ignacio Manterola Ibarguren jauna, elkarteko presidentea eta Ruth Mozo Avellaned idazkaria.

Bide luzea egin dugu gure arbasoak beren mahastietako mahats aleak zanpatzen hasi zirenetik. Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean kalitatearen alde eginiko lanaren ostean, 1989 urtean lortu zuen Getariako Txakolinak Jatorrizko Deitura.  Horixe izan da elkarte honen ekarpen nagusia, elkarlanean aritzea, eskuz esku, mahastizainak, txakolin egileak eta administrazioa. Hogeitabost urte igaro dira harrez gero eta bistan da emaitza, izan ere, gaur, jatorria Getarian duen jatorrizko deiturak ezagun egin du mundu zabalean bertako bi mahats-barietaterekin egindako kalitate goreneko produktua, Getariako Txakolina.

Gaur, Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura tradizioan oinarritu eta elkarlanean etorkizunari begira eraikitako proiektua da: kalitatezkoa, gaurkotua, teknologia aldetik berritzailea, bertako produktua bultzatzen duena, ekintzailea eta Urola Kosta eskualdea eta Gipuzkoa mundu osora zabaltzen duena.

Ohorezko aipamenaren saria Nika Lertxundi Getariako alkatearen eskutik jaso du Jose Ignacio Manterola Ibarguren jaunak, Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren presidenteak.

 

Lehikaketako atalak eta sariak 

 

A ATALA: ENPRESA-IDEIAK (IKASLEAK)

Udal Elkarteak, atal honetan, eskualdeko ikastetxeen (Monte Albertia, Zumaiako Institutua eta Oteitza Lizeo Politeknikoa) ahalegina txalotu nahi du, kultura ekintzailea sustatzen egiten ari diren lanarengatik.

Enpresa ideien atalean (eskualdeko ikasleak) 19 enpresa-ideia aurkeztu dira. Epaimahaiak 5 finalista hautatu ditu. Hona hemen sarituak eta finalistak:

 

 

1. SARIA: tablet bana, diploma eta garaikurra

BICISIKASI

Igor Zulaika, Alex Ruiz

Ander Eizaguirre

Bizikletan ibiltzen erakusteko zerbitzua

Oteitza Lizeo Pliteknikoa

  

2. SARIA: 150,00 euroko erosketa txartel bana, diploma eta garaikurra

 

BLA BLA BLA Hizkuntza Akademia

Leire Antia, Libe Azpeitia

        Ingelera, alemana eta frantsesa irakatsiko                   dituen Hizkuntza Akademia

    Zumaiako                       Institutua

 

FINALISTAK

Bi K

Imanol Arellano Lorena Pareja  

    24 orduko estilismo zerbitzuak

GERYON

Jon Ormazabal, Aritz Lizarralde, Haritz Díaz

      Lokalizadorea duten mendiko boten produkzioa

U.J.A. Hostel

Unai Gómez, Jose Manuel Mujika, Alfonso Chico

       Hostel tipoko ostatu zerbitzua

 

B ATALA: ENPRESA-EGITASMOAK

Enpresa egitasmoen atalean parte hartu dute 2013ko urtarrilaren 1az geroztik eratuta dauden edo une honetan eratzear dauden enpresa egitasmoek. Orotara 9 egitasmo aurkeztu dira eta epaimahaiak 5 finalista hautatu ditu. Hona hemen sarituak eta finalistak:

 

1.     SARIA: 2.000 euro, diploma eta garaikurra

BIRATU         

Iker Itxaso Eizmendi

             Oinarri biragarriak

                      Zarautz

 

2. SARIA: 1.500 euro, diploma eta garaikurra

BIOERAIKUNTZA AHOLKULARITZA               

Inhar Agirrezabal

Bioeraikuntza aholkularitza zerbitzuak         IEB-IBN

Zarautz

 

 

3. SARIA: 1.000 euro, diploma eta garaikurra

Sari hori Nafarroako Rural Kutxak jarri du 

IZARRAITZ GESTIÓN INFORMÁTICA I.G.I.

Jesús Ignacio Zubimendi

Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema

Zumaia

 

FINALISTAK

 

Egitasmoa

Sustatzaileak

Deskribapena

BOSTFLOW

Luis Eizaguirre, Adela García, Antonio García, Inés García, Xabin Olaizola

Komun barrua babesten duen erabilera bakarreko funda

ZARAUTZ BEER COMPANY

Arnau Estrader

Jaume Urgelles

Bertako garagardoaren artisau ekoizpena


C ATALA: ENPRESA EGITASMO BERRIAK

Atal honetara eskualdeko enpresak aurkeztu dira, beren produktu, zerbitzu edo prozesuetan egitasmo berri bat abian jarri dutenak. Orotara 5 egitasmo aurkeztu dira eta epaimahaiak 2 finalista hautatu ditu. Epaimahaiak erabaki du 3. saria eman gabe uztea.

 

1. SARIA: 2.000 euro, diploma eta garaikurra

TIPP TOPP Aleman Akademia

                 Ana López García

      Alemana irakatsiko duen Akademia

              Zarautz

 

2.     SARIA: 1.500 euro, diploma eta garaikurra

IMPLANTES DE ORO

   Marco Villén

 Mikel Escuder

          Animalien artrosia artatzako urrezko inplante bidezko tratamendua

  Orio