Banatu dira Zumaiako Aste Berdeko Argazki Rallyko sariak

2011/07/01

Omar Ulacia, Jose Mari Fernandez, Fermin Etxeberria eta iñigo Barandiaran izan dira helduen rallyan sarituak.

 

 

Zumaiako Aste Berdean antolaturiko Argazki Rallyetako sari banaketa ekainaren 23an izan da, Algorri Interpretazio Zentroan. Zumaiako ingurumen zinegotzia den Aitor Leiza eta Distira Elkarteko lehendakaria den Rocio Cardosoren eskutik haurren zein helduen sariak banatu dira.

 

Helduen Argazki Rallyko sarituak Omar Ulacia (1go postua), Jose María Fernández (2. postua) eta Fermin Etxeberria (3. postua) izan dira. Iñigo Barandiaranek, berriz, argazki onenaren saria jaso du.

 

Haurren Argazki Rallyari dagokionez, Irene Agirrek Zumaiako animalien bilduma onenari saria jaso du; Aritz Urbietak, Zumaiako landareen bildumarena; Irene Mancisidor-ek, Zumaiako bizigabeen bildumarena; eta Maria Vicentek argazki onenari emandako saria.

 

Antolatzaileek eskerrik beroenak luzatzen dizkiete parte-hartzaile guztiei, datozen ediziotan parte hartzera gonbidatuz.