Banatu dituzte aurtengo San Telmo literatura sariak

2010/06/03

Udaleko Euskara Zerbitzuak eskerrak eman dizkie hainbat eragileri sariketa antolatzen lagundu dutelako.

 

Atzo (ekainak 3, osteguna) banatu zituen Udaleko Euskara Zerbitzuak San Telmo literatura sariak. Herriko gaztetxoenen artean literatura sorkuntza bultzatzea du helburu sariketak, eta aurten ere, maila eta modalitate bakoitzean banatu dira sariak. Saritutako lan guztiak liburu batean bildu dituzte gero. Hemen kontsultatu dezakezu aurtengo sarituen zerrenda.

Udaleko Euskara Zerbitzuak eskerrak eman dizkie ondorengo eragileei sariketa antolatzen eskainitako laguntzarengatik: Zumartian plataformari LH6. mailako sariak emateagatik (Zumaiako dendetan erosketak egiteko baleak izan dira); ikastetxeei antolatzen egin duten lanarengatik eta epaimahaian egiten duten lanarenggatik; eta Belen Golmaiori azken urteetan epaimahaikide gisa egin duen lanarengatik.

Hitzen jolasak lagundutako "saio atsegina"

Era berean, antolatzaileek goraipatu nahi izan dute Maddi Altuna, Itsaso Urkidi eta Nerea Eizagirrek sari-banaketa antolatzen egindako lan bikaina: “hitzekin eta testuekin jolasean, denontzat ezin atseginagoa egin zen ekitaldia eskaini zutelako”.