BANKU ZERBITZUEN INGURUKO INFORMAZIO ETA PRESTAKUNTZA SAIOA URRIAREN 4AN ALONDEGIAN

2016/09/30

Saio hau Kontsumobide zuregandik gertu kanpainaren barruan antolatu da, banku eta finantzen arloan hainbat gaien inguruko informazioa aztertu eta lantzeko.

2016an Zumaiako Udalak Kontsumoko Euskal Institutuak abian jarri duen Kontsumobide zuregandik gertu kanpainarekin bat egin du.

Horiek horrela, datorren asteartean, hilak 4, banku zerbitzuen inguruko informazio eta prestakuntza saioa eskainiko du Alondegian arratsaldeko 17:30ean. Saioa gaztelaniaz izango da eta, besteak beste, finantza eragiketa motak, banku arloko kontzeptu edo terminoak edo kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrak aztertu eta landuko dira.

Informazio bilera 90 minutukoa izango da eta herritar orori zuzenduta dago. Aurrez izena ematea komeni da, eta horretarako interesdunek 943 86 22 00 telefonora deitu edo Gizarte Zerbitzuetara jo ahal izango dute, goizeko 08:15etik 14:00etara bitartean.