'Barrutik, orain literatura' egitasmora lanak bidaltzeko epea maiatzaren 10era arte luzatu dute

2020/04/25

Etxean egoteko aginduaren luzapena dela-eta, egitasmoa maiatzaren 10era arte luzatzea erabaki du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Jasotako lan guztien artean Gertu merkataritza elkartearen bi sari zozkatuko dituzte.

Zumaiako Udaleko Euskara zerbitzuak eta Gertu merkatari elkarteak elkarrekin antolatutako ekimen honetan ipuin, olerki edo bertso sorta bat idatzi eta Udaleko Euskara zerbitzura (euskara@zumaia.eus) bidaltzeko gonbidapena egin diete zumaiarrei. Lan guztiak zumaia.eus webgunean eta Udalaren sare sozialetan argitaratuko dituzte, herritar guztiek literaturaz gozatu dezaten. Maiatzaren 10era bitartean argitaratutako lan guztien artean bi sari zozkatuko dituzte.

Irudian klik eginda aurkeztutako lan guztien bilduma irakurri dezakezu:

 

Hona hemen egitasmoaren ezaugarriak:

  • Gaia: librea
  • Euskarazko lanak izango dira
  • Gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute lanek, edozein modalitatetan (ipuinak, olerkiak, bertsoak...)
  • Derrigorrezkoa izango da “Barrutik” hitza azaltzea lanean
  • Nori zuzendua: edozein zumaiar aurkez daiteke

Bi sari zozkatuko dira adinaren arabera:

  • 16 urte bitarteko gazteentzat: GERTU elkarteko dendetako bale bat
  • 16 urtetik gorakoentzat: GERTU elkarteko jatetxe batean afaria

Aurkezteko epea eta bidea:

  • 2020ko apirilaren 15tik maiatzaren 10era bitartean
  • Emailez euskara@zumaia.eus helbidera
  • Parte hartzaile  bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu.
  • Lanarekin batera egilearen izen-abizenak eta adina bidali beharko dira.
  • Lanak egunean behin argitaratuko dira, (aurkeztu ahala argitaratzen joango dira egunero).

Barrutik, sormena sustatzeko ekimena

Etxean egoteko aginduak iraun bitartean 'Barrutik' kultur egitasmoak herritarren sormena sustatu nahi du. Argazki lehiaketak eman zion hasiera ekimenari, eta makina bat herritarrek bidali dituzte etxean eta etxetik ateratako argazkiak. Guztira, 150 argazki inguru aurkeztu dituzte zumaiarrek eta baleike.eus orrialdean ikusi daitezke guztiak.

Literaturak hartu zion argazkilaritzari lekukoa. Jasotako lanak bilduma batean biltzen ari da Euskara Zerbitzua.