Bartzelonako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egingo du Udalak gaur 12:00etan

2017/08/18

Atzo arratsaldean Bartzelonan izan zen atentatuaren harira, Zumaiako Udalak gaitzespen irmoa azaldu du eta biktimei zein horien senideei dolumina eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo du gaur, eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean.