Basadiko jolastokia ez da erabilgarri egongo astelehenetik aurrera, zoladura berria ezartzeko lanak tarteko
Kaltetutako kautxuzko zoladura kendu, eta berria ezarriko dute astelehenetik aurrera. Dena ondo bidean, aste baten buruan amaituko dituzte lanak.
Basadiko jolastokiko kautxuzko zoladura berria ezartzeko, gunea hesituko dute astelehenean, martxoak 23. Kaltetuta dagoen zoladura kendu, eta bi geruza ezarriko dituzte ondoren, oinarrizkoa eta akaberakoa. Obra aste baten buruan amaitzea aurreikusi badute ere, eguraldiaren arabera zertxobait atzeratu daiteke, euri egunetan ezin delako halako lanik egin. Garra SL enpresak egingo ditu lanak, 28.000 euroko aurrekontuarekin.



