Basadiko ur saneamenduan egin diren hobekuntzek afekzioa izan dute sarean eta afekzio horri behin betiko irtenbidea emateko lanean ari da udala

2019/04/10

Basadin, erortzen ari zen eskoilera bat berritzeko lanetan, eskoilera bota eta berritzeaz gain, banandu gabe ur zikinak eta euri urak ibaira isurtzen zituen hodi bat ur zikinen sarera bideratzeko lanak egin dira.

Zumaiako Udalak, Basadin eskoilera bat berritzeko lanen baitan, ur zikinen ibairako isurketa puntu bat atzeman zuen eta ur zikinen sarera desbideratu du aipatu hodia. Hodi honek duen mailagatik (5m-ko sakonera lur-azpitik) eguneko ordu gehienetan ur azpian dago, hau da, maila freatikotik behera. Aipatu hodia aspaldiko da, hormigoizkoa, eta ez da iragazgaitza. Horregatik,  ur gazia sartzen zaio eta araztegian kalte egiten du.

Ondorioz, hodi honen iragazpen lanak egin bitartean, lehendik ere ibaira isurtzen ziren ur zikin horiek, ponpaketa bidez behin behinean  ibaira isurtzen dira. Hodia iragazgaitz egiteko beharrezko lan horiek, estatuko enpresa espezializatu batek exekutatuko ditu, eta egun, behar dituzten segurtasun neurrien izapidetze lanak betetzen ari da. Horiek amaitutakoan hodia konpontzeko lanak egingo ditu eta behin betiko konponbidea eman ondoren, ur zikinok ez dira ibaira isuriko eta ponpaketa ez da beharrezkoa izango.

Lan horiek, sarean eragindako afekzioa ekiditeko jarri du Udalak aipatu ponpaketa Aita Mari Auzategia 29 atzealdean.  Irtenbide hau behin behinekoa da eta behin betiko irtenbidea emateko, aipatu enpresa espezializatuaren zerbitzuak kontratatu ditu Udalak. Egin beharreko lanok herritarrengan ahalik eta afekzio gutxien izan dezaten, teknika oso berezia erabili behar da eta horrelako lanak egiten dituzten enpresa gutxi daude. Udalak adierazi du hobekuntza lanok herriari eta ingurumenari onurak ekarriko dizkiela eta behin behineko molestiak sortu badira ere, ahal bezain laster irtenbidea izango dutela eta gure herriko sarea hobea eta jasangarriagoa izango dela.