Baserrien kokalekuak adierazteko panelak jarri ditu Udalak herriko hamaika tokitan

2009/05/15

Udalak herriko baserri guztiak lokalizatu eta mapa desberdinetan kokatu ditu, zonaldeka. Banaketa horretan oinarrituta kokatu dira orain panelak eremu desberdinetan.

 

Zumaiako Udalak herriko baserrien kokalekuak adierazteko panelak jarri ditu Zumaiako hamaika tokitan. Honako eremuetan jarri dira panelak mapekin: tren estazioan, Narruondo auzoan, Udaltzainen ondoan, bi Oikian (bat herrian bertan eta beste bat industriagunean) Artadi eta Oikia arteko bidegurutzean, Artadin bertan, Santiago auzotik Artadirako noranzkoan, Meaga gainean eta Meaga bidean. Hamaikagarrena Jadarre auzoan jarriko dute, baina auzoa eraberritzeko lanak bukatu ostean izango da hori.

Udalak herriko baserri guztiak lokalizatu eta mapa desberdinetan kokatu ditu, zonaldeka. Banaketa horretan oinarrituta kokatu dira orain panelak eremu desberdinetan.

Panel horiez gain, Udalak baserrietarako seinaleztapenak jartzeko asmoa ere badu. Baserrietarako bidegurutzeetan jarriko dituzte seinaleak.