Beheko plaza ere prest Sanpedroetarako

2014/06/27

Azken asteotan Beheko plaza eraberritzeko obrak abian dira. Hasieran aurreikusi bezala, ekainaren bukaerarako bukatuta da lehen fasea. Hala, Sanpedroetan plazaren zati handiena irekita izango da, eta bertan hainbat ekitaldi egiteko aukera ere izango da. Bertako tabernariekin adostu bezala, bukatuta dagoen plaza zatitik ostalaritza zerbitzueta pasoa utzi da, eta obretan segitzen duten zatiak ahalik eta txikienak eta txukunenak uzten saiatu dira festetarako.