Beheko Plazako hauteslekura autoz sartzeko beharra dutenek, Arroa kalea izango dute irekita
Igandean, maiatzak 25, Europako hauteskundeak izango dira. Beheko Plazako jubilatuen eraikinean (Hogarren) ohi bezala izango dira hautesmahaiak. Beheko Plazako obrak nola doazen ikusita, ezingo da Beheko plazatik sartu autoz, beste urteetan bezala. Hala ere, hauteslekura kotxez gerturatzeko beharra duenak (adineko pertsonak, ezinduak…), Arroa kaletik izango du horretarako aukera.



