Beheko plazako jolas parke berria prest egongo da egun gutxi barru

2018/12/11

Beheko plazan jarriko den jolas parke berria muntatzeko lanak hasi dira dagoeneko eta, eguraldia lagun, aste honetan zehar bukatzea aurreikusten da. Gabonetako oporraldirako prest izango dute, beraz, Zumaiako haurrek beren aisiaz gozatzeko beste espazio bat.

Gaur hasi dira Beheko plazako jolas parkea muntatzeko lanak eta egun gutxi barru lan horiek bukatzea aurreikusten da, eguraldiak laguntzen badu, behintzat. Gabonetako oporraldirako, beraz, beren aisiaz gozatzeko espazio berri bat izango dute Zumaiako haurrek.

Zumaiako Udalaren 2018ko aurrekontuetan jaso zen Beheko plazako jolas parkea egiteko kontu-saila eta 29.061,94 eurotan (BEZ barne) esleitu zitzaizkien lanok Artepolitan eta Urbabil enpresei. Jolas parkean koloretako segurtasunezko lurra eta hainbat jolas elementu jarriko dira: 3 din-dan mota desberdin dituen elementu bat, txirrista eta eskalatzeko sokak dituen beste elementu bat eta bueltaka ibiltzeko elementu bat.

Horrela, Zumaiako Udalak, zumaiarrek beren herriko espazio publikoez gozatzeko aukerak areagotzeko ahaleginean jarraitzen du.