Beheko Plaza abesbatzak eman dio hasiera Inauteriei
12:00etan abiatu dira Beheko Plazatik herriko txokoak alaitzera beren mozorro eta kantuekin. Asteburuan ekimen ugari izango dira herrian inauteri festak ospatzeko.
Egitaraua:
Otsailak 17, Ostirala
Eguerdian Beheko Plaza Abesbatzaren kalejira.
Arratsaldean, herriko Ikastetxeetako haurren Inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera Beheko plazan.
18:30ean Musika Eskolaren Inauteritako Kalejira Ludotekako haurrekin batera: 'Mamu festa' herriko ume eta heldu guztiak gonbidaturik!
Otsailak 18, Larunbata
12:00etan, Iraunkorrak Txarangaren kalejira herriko kaleetan.
17:30ean, Beheko plazan, Inauteri mozorro festa.
18:30ean, herriko kaleetan kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
22:30etik 01:00etara Kofradian Diskoteka Mozorrotua.
Mozorro Lehiaketak
Larunbatean bi lehiaketa:
Haur lehiaketa: Arratsaldeko 18:00etan. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakako eta taldeei bana, eta 8-16 urte bitarteko banakako eta taldeei beste hainbeste.
Heldu eta gazteen lehiaketa: 19:30 ean. Hiru sari emango dira:
- Banakako edo bikote onenari 100 euroko saria
- Taldeak: onenari 300 euroko saria - bigarrenari 150 eurotakoa.
Izen ematea, 11:00etatik 12:00etara Alondegian, edo 17:00etan plaza bertan. Lehiaketarako Musika berezi bat eskatu nahi bada izen ematean ekarriko da.
Otsailak 19, Igandea
14:00etan Beheko Plaza Elkartean: Bazkideentzat Inauteri bazkaria.
Jarraian, elkarte bertan Mozorro Lehiaketa.
17:00etan Aita Mari antzokian, haur zinema: Viky Bikingoa.
Otsailak 20, astelehena
15:00etan eta 17:30ean Maria eta Jose aretoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Zazpikoloroa.
18:00etan Ludotekan Inauteri festa eta merendola 9-12 urte bitarteko haurrentzat.



