Beheko plazaren obretarako bi zumaiar langabe kontratatu dira

2014/05/19

Campezo enpresa apirilaren erdi aldera hasi zen Beheko plazaren zorua konpontzeko lanetan. Hala ere, maiatzaren 6a arte ez ziren makinak lanean hasi plazan, aurre lanak egiten pasa baitzituzten lehen asteak. Lehiaketa publikora aurkezteko proposatutako hobekuntzen artean, obrak irauten duten epealdian langabezian zeuden bi zumaiar kontratatzeko hobekuntza proposatu zuen. Hori dela eta, dagoeneko zumaiar bat hasi da lanean, eta bigarrena ere aste honetan bertan hastekoa da. Martxa onean hasi dira obrak, eta aurreikusi bezala doaz, beraz, bide beretik jarraitzen badute lanek, San Pedro ingururako bukatuta izango da lehen fasea.