Behin-behinean, aho batez, onartu zen Urola itsasadarraren plan berezia

2014/03/14

Atzo, martxoak 13, ez ohiko plenoa izan zen Zumaiako Udalean. Gai bakarra izan zen eztabaidagai: Urola itsasadarraren plan bereziaren behin behineko onarpena. Aitor Leiza ingurumen batzordeburuak alegazioei emandako erantzuna azaldu zuen, eta alderdi guztiek aho batez onartu zuten.