Behin betiko zerrendak argitaratuta, martxoaren 12an izango da Torreagako BOE etxebizitzen zozketa

2026/03/04

Komentuko kaperan izango da zozketa, 12:00etan, notarioaren aurrean. Behin behineko esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda zozketaren egun berean argitaratuko ditu Udalak.

Alegazioak aurkezteko epea amaituta, dagoeneko ikusgai dira Torreagako babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak. 

Oinarrietan zehaztutako irizpideei jarraiki, ondorengo datuak ageri dira behin betiko zerrendan: 

       >Etxebideko espedientea eta eskabidearen buruan agertzen denaren izen-abizenak.

       >Zer kupotan parte hartzen duen.

       >Erakundeak partaide bakoitzari zozketarako ausaz esleitutako zenbakia edo zenbakiak.

>Alkate dekretua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak 

Zozketa noiz, non eta nola egingo den

Martxoaren 12an zozkatuko dira etxebizitzak, 12:00etan Komentuko kaperan, notarioaren aurrean. Herritarrek zuzenean jarraitu ahal izango dute zozketa, Zumaia Gukaren eta Zumaiako Udalaren webguneetan.

Zozketa

Zozketa notario aurrean egingo da. Lehenik etxebizitza egokituen zozketa, ondoren kupo orokorra. 

- Esleitutako zenbaki beste bola sartuko dira bonboan, bakoitza zenbaki batekin. 
- Bola bat aterako da.
- Bola horri dagokion zenbakia eta hurrengo 42 zenbakiak dituzten pertsonak edo bizikidetza unitateak izango dira behin behineko esleipendunak.

Esleipena

Etxebizitzen behin behineko esleipena: Etxebizitza zehatzak notario aurrean esleituko dira, bizikidetza-unitatearen beharretara egokituta.

- 43 behin-behineko esleipendunak bizikidetza unitateko kide kopuruaren arabera ordenatuko dira, handienetik txikienera. Kide kopuru berdina den kasuetan, zozketan izandako lehentasun ordena errespetatuko da.
- Ordenatutako zerrenda hori oinarrian 9.2 artikuluan zehaztutako etxebizitza zerrendarekin erlazionatuko da. 

Itxaron-zerrenda

Itxaron-zerrendaren erabilera: 

Zozketaren egun berean zozketan parte hartu duten baina etxebizitzarik eskuratu ez duten pertsona edo bizikidetza-unitate guztien zerrenda bat egin eta argitaratuko da, egokitutako azken zenbakitik aurrera. Etxe bizitza bat edo batzuk esleitu gabe gelditzen badira –izendatu ez direlako edo uko egin zaielako–, Sustatzaileak itxarote zerrendako hurrengo pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleituko dizkie, zerrenda horren hurrenkera zorrozki jarraituta. 

> Torreagako BOE etxebizitzen inguruko informazio guztia HEMEN kontsulta daiteke