Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa
8:30ean aterako da autobusa Zumaiako autobus geltokitik. Lubaki kiroldegian eman beharko da izena, azaroaren 5a baino lehen.
Azaroaren 8an egingo den Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa izango da Zumaiako eta Zestoako lasterkarientzako. Autobusean izena emateko Lubaki kiroldegira joan edo bertara deitu beharko da (943 862021).
Izen-ematea azaroaren 5a baino lehen
8:30ean aterako da autobusa Zumaiako autobus geltokitik. 10 euro kostako da garraio zerbitzua eta egunean bertan egingo da ordainketa. Izena emateko azken eguna azaroaren 5a izango da.



