Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Kirol Patronatuak

2019/10/22

Azaroaren 10ean, igandean, izango da Behobia-Donostia lasterketa. Herritarrek Kiroldegian eman dezakete bertara joateko autobusean izena, 12 euroren truke.

Kirol Patronatuak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du beste urtez batez. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Txomin Agirre kaleko autobus geltokian (Garoa Tabernaren aurrean). Itzulera, berriz, 14:00etan izango da, Illunbetik.
12 euro balio ditu autobuseko joan-etorriak, eta izen-ematea eta ordainketa Kiroldegian egin beharko dute lasterketara joan nahi dutenek.