Beñat Lizeaga inoiz preso ez zuela egon behar berretsi nahi du Udal Gobernuak

2012/06/28

Datozen orduotan geldituko da libre Beñat Lizeaga zumaiar gaztea behin-behinean. Zumaiako Udalak 2011ko otsaileko plenoan Izpuran itxialdian zeuden gazteak (tartean Lizeaga bera) ez Espainiaratzeko eskatzeko onartutako mozioan adierazi bezala, proiektu politiko guztiak bermatuta izango diren eskenatoki politiko baten alde lanean segitzen du, lan politikoa egiteagatik inor gehiago ez atxilotzeko, eta arrazoi horregatik espetxean direnak askatzeko. Zumaiako Udal Gobernuak gogorarazi nahi du Lizeaga, eta berarekin batera atxilotu zituzten beste 7 gazteak inoiz ez zutela atxilotuak eta espetxaratuak izan behar.