Belen Golmaiori, esker onez
Pasatu den ostiralean (hilak 7) Belen Golmaio Zumaiako Udalaren euskara teknikari ohia zendu zen. Golmaio 1979. urtean hasi zen udaletxean lanean eta 2004ko maiatzean hartu zuen erretiroa. Urte guzti horietan herriaren alde, eta batik bat euskararen alde lan eskerga egin zuen. Udal Gobernuak, besteak beste, euskararen normalizazioan egindako lana aitortu eta eskertu nahi ditu, eta familiari doluminak azaldu nahi dizkio.



