Belen Urangak emango dio bukaera gaur, 'Euskara, bestela ez gara' zikloari

2013/03/13

Gaur, martxoak 13, asteazkenean, Belen Uranga izango da Zumaian 'Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak' hitzaldiarekin 'Euskara, bestela ez gara' zikloari itxiera ematen. 19:00etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan izango da.

 

Belenek ekologia terminoa hizkuntzaren arloan erabiltzeko arrazoiak erakutsiko ditu, eta moda kontua izatetik harago ekologiatik ekologismorako jauzia nola egiten den azaltzen saiatuko da. Teoria azaltzeaz gainera, ekintzetarako proposamenak ere egingo ditu hizkuntzaren iraupenari begira baliagariak diren analogiak baliatuta.

Belen Uranga: (Zumaia, 1961)

Euskal Filologian lizentziatua da eta Soziolinguistika Klusterreko teknikaria. Hainbat ikerlan egin ditu munduko eta Euskal Herriko hizkuntza-aniztasunaz, eta munduko hizkuntza aniztasunaren UNESCO katedrako batzordekide da.