Beñat Lizeagari babesa adierazten dio Zumaiako Udalak
Frantziak atzo Espainiaratu zuen Lizeaga
Beñat Lizeaga zumaiar gaztea atzo Espainiaratu zuen Frantziak, eta Zumaiako Udalak, beste behin, bere elkartasuna eta babesa eskaini nahi dio bai gazteari berari, eta baita senitarteko eta lagunei ere.
Zumaiako Udalak hasieratik deitoratu du Lizeaga eta beste zazpi gazteen aurkako Euroagindu eskaera, eta Izpuran itxialdia egin zuten bi gazte (Lizeaga Bergoi Madernazezkin batera entregatu dute) Espainiaratu ostean ere auzi hori salatu nahi du. Izan ere, zortzi gazte horiek beren herrietan lan publiko eta politikoa egiteagatik izan dira atxilotuak eta Espainiaratuak.
Gaur Audientzia Nazionalera
Frantziak atzo goizean utzi zituen Lizeaga eta Madernaz Irunen, eta handik Madrileña eraman zituzten. Atzo bertan sartu zituzten Soto del Real expetxean. Gaur, berriz, Espainiako Audientzia Nazionaleko Fernando Grande Marlasca epailearen aurrera eramango dituzte deklaratzera.



