Benito Lertxundiren kontzertua, larunbatean Zumaian
Maiatzaren 8an, osasun arazoak zirela eta bertan behera utzitako kontzertua larunbat honetan eskainiko du Orioko abeslariak. Oraindik aldatu daitezke aurreko kontzertutik gordeta dituzuen sarrerak.
Maiatzaren 8an, osasun arazoak zirela eta bertan behera utzitako kontzertua larunbat honetan eskainiko du Benito Lertxundik, Maria eta Jose aretoan gaueko 22:30ean. Kontzertu honetan, Itsas Ulu Zolia izeneko azken diskoa aurkeztuko du.
Sarrerak Turismo Bulegoan dira salgai 10€tan (6€ gazte txartelarekin). Egun berean takilan izango dira azken sarrerak, gaueko 21:00etan.
Aurreko kontzertutik gordeta dituzuen sarrerak oraindik aldatzeko aukera duzuela ere gogorazten dizuegu, Turismo bulegora edo kultur etxera joanda. Informazio gehiago nahi baduzue jar zaitezkete gurekin harremanetan 943 86 10 56 telefono zenbakian.



