Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak salgai daude Forondan eta turismo bulegoan

2009/06/10

Maitzaren 8ko kontzertua bertan behera geratu ostean, Benito Lertxundik ekainaren 20an eskainiko du emanaldia Zumaian. Aurreko kontzerturako sarrerak aldatzeko aukera badago oraindik.

 

Maiatzaren 8ko kontzertua bertan behera geratu ostean, ekainaren 20an jarri zuten Benito Lertxundiren kontzerturako data berria. Ekainaren 20an, 22:30ean hasiko da emanaldia, Maria eta Jose aretoan.

Pasa den astean aurreko kontzerturako erositako sarrerak aldatzeko aukera eman zen, horretarako bi egun eskainiz, ekainaren 1 eta 2a; gero, ekainaren 5etik aurrera sarrerak salgai jarri dira Turismo bulegoan, ohiko moduan, 10 eurotan.

Hala ere, aldaketak egiteko eskaini ziren ordu horiek lagungarri gertatzeko bakarrik izan ziren; sarrerak oraindik aldatu ez dituztenak aukera izango dute kontzertua bitarteko egunetan, turismo bulegoan edo baita kultur etxean ere. Edozein zalantzatarako: 943-861056.