Berde koloreko argazkigintza
Aurtengoan, Omar Ulaciarentzako izan da Aste Berdeko Argazki Rallyko aurreneko saria; argazki onenaren saria, berriz, Jose Mari Llavorik eskuratu zuen.
Ostiralean ospatu zuten Algorri Interpretazio Zentroan Aste Berdeko Argazki Rallyko sari-banaketa ekitaldia. Aurtengo edizioan, Omar Ulaciak jaso du aurreneko saria, Idoia Zearretarentzako izan da bigarrengo postua, eta hirugarren geratu da Jose Ignacio Arzadun. Argazki ederrenaren saria, berriz, Jose Mari Llavorirentzako izan zen.
Maiatzaren 29an ospatu zen Argazki Rallyaren zazpigarren edizio hau eta guztira, 24 argazkilarik parte hartu zuten txapelketan. Ondorengoak izan ziren antolatzaileek proposatu zizkieten gaiak: itzala, baratzea, gizakiaren eragina, enborra, olatuak eta gai librea. Epai-mahaia, berriz, ondorengoek osatu zuten: Aitor Ibarguengoitia Ingurumen teknikaria, eta Oihan eta Aritz Amezua argazkilariak.
Omar Ulaciak eskuratu zuen lehiaketako sari nagusia. Goikoa berak ateratako argazkietako bat da.
Idoia Zearreta sailkatu zen bigarren postuan. Goikoa 'gizakiaren eragina' gairako atera zuen argazkia da.
Jose Ignacio Arzadunentzako izan zen hirugarren postua. Goikoa bere argazkietako bat da.



