Berdintasun Foroa bihar, 18:00etan Alondegian
Bihar, urriak 14, asteazkena egingo da Berdintasun Foroaren bilera. Bertan, besteak beste, Emakumeen Mundu Martxaren balorazioa egingo da. Horretaz gain, 2016. urteko aurrekontuak eta Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren inguruko egitaraua ere izango dituzte hizketagai. Bilerak irekiak dira herritar ororentzat.



