Berdintasun Foroko bilera irekia, bihar

2012/06/05

Bihar, ekainak 6, Zumaiako Udalak deituta, Berdintasun Foroa bilduko da 15:15etatik aurrera Alondegian. Azken bi urteotan, hilero biltzen da foro hori herrian berdintasunaren alde lan egin eta herriko Berdintasun Plana aurrera nola eraman aztertzeko. Bilera horiek herritar orori irekiak dira, eta bertan parte hartu edo foroa zertan datzan jakin nahi duenak biharko bileran du aukera.