Berdintasun mapa osatzeko azken saioa, gizonekin
Sektore desberdinetako herritarrekin bilerak egin dira, ostegunean, azaroak 12, gizonen txanda izango da. 18:00etan, Alondegian izango da bilera.
Zumaiako Udalak denentzat erosoa eta egokia den Zumaia eraikitzeko pausoak emanten ari da, eta bide horretan, azken asteotan hainbat bilera egin dira sektore desberdinetako herritarrekin Berdintasun Mapa osatzeko helburuarekin.
Prozesuak bi helburu ditu; alde batetik, hirigintzako lanetan genero ikuspegia txertatzea, eta, bestetik, guztion hartean, herritarren eguneroko bizitza erdigunean jarriko duen mapa kolektiboa osatzea.



