Berdintasun Planaren zirriborroari herritarrek ekarpenak egiteko garaia

2014/06/13

Datorren asteazkenean, ekainak 18, Zumaiako Bigarren Berdintasun Plana osatzeko bilera irekia egingo da, 18:00etan Alondegian. Orain artean, lehen berdintasun planaren diagnosia egin eta bigarren planaren zirriborroa osatzeko bilerak egin dira. Behin zirriborroa izanda, horri ekarpenak egiteko unea iritsi da.