Gaur egingo dute Bermeoko arrantzontzia ezbeharraren tokitik ateratzeko bigarren saiakera

2010/11/04

Marearteko zabalgunean dago itsasontzia atera ezinik, Biotopo babestuaren eremuan.

 

Atzo (osteguna) goizaldean Bermeoko arrantzontzi bateko bederatzi arrantzale erreskatatu zituen Ertzaintzak Zumaiako kostaldetik gertu. Debako eremuan geratu zen itsasontzia ez aurrera eta ez atzera eta Itsas Salbamentuko helikoptero baten laguntzarekin erreskatatu zituzten arrantzaleak atzo goizaldean, onik.

Marearteko zabalgunean dago itsasontzia atera ezinik, eta atzo arratsaldean bertatik ateratzen saiatu baziren ere, ez zuten lortu. Gaur egingo dute itsasontzia eremu horretatik ateratzeko bigarren saiakera. Biotopo babestu izendatutako eremuan dago itsasontzia eta babestutako eremua da ezbeharra gertatu den tokia. Gainera, arrantzontziak istripua izan duenean sareak botata zituen, eta oraindik eremu horretan zabalduta jarraitzen dute. Horrek bertako ekosistemari eragin diezaioke.

Udalak ezbeharraren inguruan ondorengoa adierazi du: “Lehenengo eta behin, Udala pozten da bederatzi arrantzaleak onik atera dituztelako. Hori esanda, kontuan izan behar da babestutako eremu baten barruan gertatu dela ezbeharra, eta balio ekologiko handiko eremu batean dago arrantzontzia. Beraz, eta nahiz eta Foru Aldundiari eta Jaularitzako Arrantza sailari dagokion kasua aztertzea, Udalak ere arretaz jarraituko du gertaera. Espero dezagun berriz horrelakorik ez errepikatzea”.

Baleike.com-en arrantzontziaren argazki gehiago ikusi daitezke.