Beroari aurre egiteko gomendioak eta bero babeslekuak

2026/06/22

Muturreko tenperakturak tarteko, beroari aurre egiteko gomendioen eta berotik babesteko leku freskoen berri eman du Zumaiako Udalak.

Euskalmetek alarma gorria ezarri du gaurko eta biharko, astelehenerako eta astearterako, muturreko tenperaturagatik. Bero handiena 12:00etatik 20:00etara artean egin dezake, eta ordu horietan berotik babesteko zenbait ahoku eman nahi dizkie Udalak herritarrei:

  • Kanpoan ez jardutea ezarritako ordutegietan.
  • Ura edatea nahiz eta egarririk ez izan.
  • Leku freskoetan eta klimatizatuetan egotea.
  • Erabili arropa arina, txapela eta eguzkitako babesa.
  • Arreta berezia adinekoei, haurrei eta gaixo kronikoei.

Bero babesteko, ondorengo lekuak izango dira zabalik:

  • Alondegiko liburutegia (20:00ak arte zabalik).
  • Alondegiko Oxford aretoa (20:30ak arte zabalik).
  • Moilaberri (10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara).
  • Emakumeon* Etxea (17:00etatik 19:00etara).
  • Erkibeko lorategia.
  • Gernika parkea.