Berrarabiliz, gabonetako apaingarriak egin zituzten Algorrin
Gabonak ospatzeko, eta bide batez neguari ongietorria emateko, 6-12 urte bitarteko haurrekin tailer didaktikoak burutu zen Algorri Interpretazio Zentroan. Beste behin, Zumaiako haurrak artista handiak direla eta sekulako imajinazioa dutela erakusteko aukera izan zuten. Material berrerabiliekin gabonetako apaingarriak dotoreak egin zituzten: cd-ekin zintzilikarioak, plastikozko botilekin olentzeroak, elur panpinak eta pinguinoak eta komoneko paperaren kartoiarekin elur panpinak. Hasieran, tailerra goizean egiteko asmoa bazen ere, haur askok izena eman zutela ikusita arratsaldean beste tailerra antolatu zen. Guztira 50 haur etorri ziren eta giro ederrean aritu ziren lanean.



