Berrerabilitako materialekin Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra

2014/12/15

Abenduaren 20an, Algorri Interpretazio Zentroan egingo da tailerra 10:00etatik 11:30era bitartean. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

 


 

Datorren larunbatean, abenduaren 20an, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak burutuko dira Algorri Interpretazio Zentroan, neguari ongietorria emateko. Oraingo honetan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Hona hemen tailerraren inguruko xehetasunak:

  • - Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 10:00etatik 11:30era.
  • - Arropa ez zikintzeko mantala edo arropa zaharra eramatea gomendatzen dugu. 
  • - Aurretik izena ematea baherrezkoa da. 
Izena Algorrin bertara joanaz, info@algorri.eu helbidera idatzita edota 943 14 31 00 telefonora deituta eman daiteke.