Berrikuntza tresnak lantzeko ikastaroa eta bonoa jarri ditu martxan Urola Kosta Udal Elkarteak, kontrataziorako diru-laguntza lortzeko aukerarekin

2018/04/09

Aipatu ikastaroa 215 ordukoa izango da, apirilaren 23tik ekainaren 22ra. Bertan landuko dira edozein enpresa edo organizaziotan berrikuntza lantzeko beharrezko diren konpetentzia, ezagupen eta tresnak. Ikastaroa egiten dutenek bonoa eskuratuko dute eta persona hori kontratatzen duen enpresak diru-laguntza lortu ahal izango du.

Urola Kostako Udal Elkarteak prestakuntza programa jarri du martxan bigarren aldiz, langabeak kontratatzeko diru-laguntzarekin lotura duena. Prestakuntza-programa egiten duten pertsonek bono bat eskuratzeko aukera izango dute eta pertsona hori kontratatzen duen enpresak langabeak kontratatzeko diru-laguntza eskuratzeko aukera izango du.

Prestakuntza-programa

Ikastaroan landuko dira enpresa eta organizazioetan berrikuntza lantzeko beharrezko diren konpetentzia eta trebetasunak. Ikastaroak orotara 215 orduko iraupena du eta apirilaren 23an hasi eta ekainaren 22an amaituko da.

Berrikuntzan ikastaro aurreratua

Gaur egun enpresetako hautaketa prozesuetan gero eta gehiago baloratzen da berrikuntzarako ezinbestekoak diren konpetentzia, jarrera eta ezagutza zehatzak edukitzea, ohiko esperientzia eta prestakuntzaz gain, hala nola: erabaki azkarrak ematea, enpatia, ikaskuntza kolaboratiboa, sare sozialak, hizkuntza digitala ulertzea, proiektuen kudeaketa, sarean lan egiten jakitea, bilerak digitalki egitea... Konpetentzia, tresna eta ezagupen horiek bereizten dute talentua gaur egun. Ikastaro honetan konpetentzia eta ezagupen horiek landuko ditugu.

6 modulu nagusi ditu ikastaroak:

  • Eraldaketa digitala-IKT 2.0
  • Zaintza teknologikoa
  • Marka pertsonala
  • Proiektuen eta denboraren kudeaketa
  • Kudeaketa aurreratua
  • Sormena eta ideiak kudeatzeko tresnak

 

Noiz eta non

Iraupena: 215 ordu

Egutegia: apirilaren 23tik ekainaren 22ra, astelehenetik ostiralera

Ordutegia: 9:00-14:00

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz)

Baldintzak

  • Goi mailako ikasketak edukitzea edo goi mailako Lanbide Heziketako titulua izatea
  • Eskualdean erroldatua egotea (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia) 
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan alta egoeran egotea eta langabezia egoeran egotea
  • Internet eta programa informatikoen ezagutza nahikoak izatea

 

Informazioa eta izen-ematea

Izena emateko eskabidea aurkeztu behar da Urola Kostako Udal Elkartean edo emailez bidali ondoko helbidera: harrera@urolakosta.eus

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • NAN fotokopia
  • Ikasketa titulua
  • Errolda-agiria
  • Lan bizitza (Gizarte Segurantza)
  • Curriculum Vitaea

Izena emateko epea amaituko da apirilaren 19an.

Informazio gehiago: 

Urola Kostako Udal Elkartea 
Olaia Sainz (teknikaria) 
Tel. 943 890808

harrera@urolakosta.eus