Berrinkuntzaz beterik dator, aurten, Biko Lasterketa

2015/12/04

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Biko Lasterketa Mistoa egingo da abenduaren 31ean, urtea osasuntsu eta giro politean bukatu asmoz. Aurtengorako, ordea, aldaketa eta berrikuntza ugari prestatu ditu Kirol Patronatuak.

Aurten, banaka zein binaka hartu ahal izango da parte. Bakarrik parte hartu nahi dutenek, korrika zein patinetan egin ahal izango dute ibilbidea. Binakako ohiko lasterketako bi parte hartzaileek, berriz, korrika egin beharko  dute irteeratik helmugara artekoa.

 

12:30etan emango zaio hasiera helduen lasterketari. Lehenik banakako lasterketakoak hasiko dira; eta, ondoren, minutu batzuetara, Biko lasterketa hasiko da.

 

Ibilbideak orain arteko neurri antzekoa izango badu ere, 5’5 kilometro, zenbait aldaketa egiteko asmoa dute antolatzaileek. Helburua, lasterketa herrigunetik gertuago gelditzeko zenbait aldaketa egitea da.

 

Kluben arteko erronka, berrikuntza

 

Norbanakoei lasterketan parte hartzeko gonbita egiteaz gain, parte hartzea sustatu eta egun horretan bertan giroa sortzeko, herriko kirol taldeei erronka bota nahi izan die Kirol Patronatuak, oraingoan. Klubek bikoteka parte hartzeko aukera izango dute.  Hala, herriko taldeak lasterketa horreta parte hartzera animatu nahi dituzte. Horretarako, ohiko sariez gain, klubentzako sariak ere jarri dira. Alde batetik, bikote gehien aurkezten diren klubak saria jasoko du. Eta, bestetik, klub bakoitzeko helmugaratzen diren lehen bost bikoteen denboraren batez bestekoa egin eta denbora gutxiena biltzen duenak saria jasoko du.

 

 

Helduen aurretik, haurrak

 

Lasterketa nagusia 12:30ean hasiko bada ere, 12:00etatik aurrera herriko txikienen  lasterketak egingo dira. Haurren lasterketetan (alebinak, infantilak eta kadeteak) binaka egin beharko da lasterketa; helduenean bezala, bi lagunek korrika egin beharko dute ibilbidea.

 

Benjaminek eta aurrebenjaminek, ohi bezala, heldu batekin hartu behar dute parte.

 

Lasterketan izena emateko epea abenduaren 9an irekiko da. Izen ematea Lubaki kiroldegian izango da, eta doan da.

 

 

 

 

 

ARAUDIA.

  • Zumaiako Udaleko kirol eta berdintasun sailak eta Zumartian: Hirugarren sektorea sustatzeko plataformak, Zumaiako San Silbestre V. Biko lasterketa mistoa antolatuko dute.
  • Zumaiako San Silbestre V. Biko lasterketa mistoa, abenduaren 31n, goizeko 12:00etan izango da.
  • Parte-hartzea:
    • Haurrek eta gazteek (alebinak, infantilak eta kadeteak) lasterketa binaka egingo dute.
    • Helduak berriz, aukera izango dute, banaka (korrika edo patinetan)  eta binaka.
    • Klubek binaka parte hartuko dute.
  • Izen-ematea: doan.

Lubaki Kiroldegian:Tel. 943862021.

Epea: abenduaren 31,(11:30ak arte).

  • Antolakuntzak Ardura Zibileko asegurua izango du.
    • DYAren laguntza izango dugu.
    • Mailak:

Aurrebenjaminak 2008 – 09.

Ordua: 12:00etan

Heldu batekin hartuko dute parte.

                                                              Irteera: Pulpo elkartean. (250 mt.)

Benjaminak 2006-2007                       Bukaera: Beheko Plazan   

Ordua: 12:05ean                                 

Heldu batekin hartuko dute parte

 

Alebinak 2004 – 05.

Ordua: 12:15ean

 

Infantilak  2002 – 03.           Irteera eta Bukaera: Beheko plazan.

Ordua:12:15ean.                   Ibilbidea: 2km

                                              Mistoa: biak korrika

Kadeteak: 2000 – 01.

Ordua: 12:15ean

 

Helduak: 

+ 16urte. Ordua: 12:30ean.

Irteera eta Bukaera: Beheko plazan. Ibilbidea: 5.660 m.

Partehartzeko aukerak:

  • Banaka: korrika edo patinetan.
  • Mistoa: biak korrika

 

Kirol elkarteak: 

+ 16urte. Ordua: 12:30ean.

Irteera eta Bukaera: Beheko plazan. Ibilbidea: 5.660 m.

            Mistoa: biak korrika.

 

  • Zozketak: 13:30ean, Beheko plazan.
  • Dutxak: Lubaki kiroldegian.
  • Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

 

Antolakuntzak saihestu egiten du parte-hartzaileek bere buruari edo beste hirugarren bati egiten diezaiokeen galera, kalte, edota lesioei buruzko erantzukizun oro.