Bertan behera geratu da igandean Itzurunen egitekoa zen zaldi lasterketa

2026/04/17

Data berria iragarri dute: maiatzaren 3an izango da repetizioetan egin ohi den zaldi lasterketa. Atzeratzea erabaki dute, mareek hondartzatik hondar asko eraman dutelako eta brankadak agerian geratu direlako.

Itsas mareek agerian utzi dituzte Itzurun hondartzako brankadak, eta harriz bete. Hori dela eta, bertan behera geratu da santelmoetako azken egunean ohi den zaldi lasterketa. Data berria jarri dute: maiatzaren 3an egingo da, igandea, 12:00etan Itzurun hondartzan bertan.

Larretxo auzunearen inguruan eragina izaten du lasterketak, zenbait aparkaleku gorde behar izaten dituztelako. Lasterketarik izango ez denez, Udaltzingoak ohartarazi du ez dela halako eragozpenik izango Itzurun hondartzaren inguruko auzoetan.

zaldi_lasterketa.jpg