Bertilen omenez, erakusketa

2013/08/05

Atzo, abuztuak 4, "Hurrengo tabernaARTE, Bertil" erakusketa ireki zen Zumaiako tabernetan. Abuztuan osatutako erakusketako margo eta argazkiak egongo dira ikusgai Zumaiako 15 tabernetan. Bertil Lagenström-en erakusketa eta katalogoa prestatu ahal izateko, herritarrek etxean gordetako 108 lan uzti dizkiete antolatzaileei. Zendutako margolari suediarrak herrian utzitako arrasto sakonaren seinale ederra da hori. Lan horien hautaketa bat da herriko tabernetan erakutsiko dena.