Bertizeko Jaurerrira egingo den familia irteeran izen emateko epea zabalik da
Hilaren 27rako, familia irteera antolatu du Ludotekak. Oraingoan Bertizeko (Nafarroa) Jaurerrira eta parke botanikora egingo dute irteera eta bertan parte hartu nahi dutenek, ostirala arte (hilaren 18a arte) izango dute izena emateko. Haurrek 10 euro ordaindu beharko dute, eta helduek, berriz, 15 euro.



